Gure kalitate handiko produktuak ekoizpen-metodo aurreratuenak eta berritzaileak erabiliz fabrikatzen dira. Gure ikerketa eta garapen taldeak egunero lan egiten du produkzio-modu berri eta eraginkorragoak sortzeko, ingurumenarekin dugun konpromisoa kontuan hartuta.

Perdigoiak fabrikatzeko dorre bat erabiltzen da, goiko aldean gela bat duen eraikin diafanoa. Dorre horretan, beruna urtu arte berotzen da, eta berun urtua arragoatan edukitzen da. Geroago, zulaturiko xafla batzuen edo kobrezko bahe baten gainean isurtzen da dorrearen goiko aldetik. Beruna xaflaren edo bahearen zirrikituetatik igarotzen da tanta formarekin; hau da, Plateau-Rayleighen ezegonkortasunaren ondorioz, tantaka hasten da, isuri txikiko iturri bat tantaka hasten den antzera. Horrela bada, berun likidozko tantak berrogei metroan behera erortzen dira eraikinaren goiko aldetik, ur-ontzi batera iritsi arte. Gainazaleko tentsioa izenez ezagutzen den fenomeno fisikoari esker, berun likidoak esfera txikiak sortzen ditu erortzen doanean, eta aldi berean, hotzaren eraginez, solidotu egiten da. Uretara iristen denean, perdigoia, osatuta jada, guztiz hozten eta gogortzen da.

Ondoren lehortu egiten dira, eta oinplano makur batzuetatik pasarazten dira; hor, esferikoak ez direnak berreskuratzen dira eta berriro urtu.Forma egokia duten perdigoiak tamainaren arabera sailkatzen dira.

Produktuak

Berun pikortatua eta perdigoi bereziak

Berun pikortatua eta perdigoi bereziak

Berun pikortatua fabrikatzen dugu, altzairutegi eta fundizioetarako egokia. Berun pikortatua enkapsulatuak egiteko erabiltzen da, eta lehengaien ekoizleentzat egokituriko egitura sortzeko.

Ehizarako perdigoiak

Ehizarako perdigoiak

Ehizarako perdigoiak antimoniozko aleazio jakin batekin fabrikatzen dira, berunak behar adinako gogortasuna izan dezan. Horrela, eskopetatik ateratzean perdigoia ez da deformatuko, plomeoa ahalik eta perfektuena izango da, eta distantzia handiak egingo ditu gainera.

Lehiaketarako perdigoiak

Lehiaketarako perdigoiak

Lehiaketarako perdigoien gogortasuna bereziki egokia da plater-tirorako. Bietako edozeinekin lortuko dugu eraginkortasun handia lehiaketetan.

Postak

Postak

Horrela, postak fabrika ditzakegu aplikazio desberdinetarako.

Produktuaren egokigarritasuna

Badakigu bezeroaren beharrizanak inguruabarren, garaiaren edo lan egiteko moduaren arabera aldatzen edo eboluzionatzen direla. Hori dela eta, gure ekoizpen-sistema moldakorra da, eta horri esker, gure makinak eta gure langileak artikulu berrien ekoizpenera egokitzen dira oso denbora laburrean. Horrela, perdigoiez gain, beruna urtu ere egiten dugu, perdigoien zehaztapenak hobetzeko eta bezeroak behar dituen beharretara egokituta biltegiratzeko.