Hasiera | Cotización Diaria | Kokalekua | Perdigoiak | Ekoizpen estandarra | Enlaces

MONTORRETAS, S.A LINO OSKOZ jaunak sortu zuen 1959an. Berunezko perdigoiak egiten ditugu ehizarako eta lehiaketetarako.

Berunezko lingoteak egiten hasi ginen aleazio egokia erabiliz perdigoi motaren arabera, gero altzairutegietan erabiltzeko.

Ekoizpen sistema nagusiki 40 metroko altuera duen fusio dorre batean oinarritzen da, eta horren bidez perdigoi esferikoa eta kalibratua lortzen dugu. Hartara, plomeo uniformeagoa eta eraginkorragoa lortzen da lehiaketa edota ehizako kartutxoetarako, altzairutegietarako edo ontzietarako.

MONTORRETAS, S.A. ingurumenarekin eta prozesuen kalitatearekin konprometituta dagoen enpresa da. Eta kalitatearekiko konpromiso horren emaitza da 2004an lortutako ISO 9001:2000 ziurtagiria. Enpresak hasierako artisau-kalitatea eta ekoizpen sistema modernoagoak eta eraginkorragoak konbinatzen ditu.